Laguntza - Antsoaingo Udala

GALDERA OHIKOENAK

  1. Zer da egoitza elektronikoa?
  2. Nori zuzenduta dago?
  3. Zer egin daiteke Egoitza elektronikoan?
  4. Baliozkotasun bera al dute Egoitzan egindako kudeaketek eta aurrez aurre egindakoek?
  5. Segurua al da Egoitzako zerbitzuak erabiltzea?
  6. Noiz erabil dezaket Egoitza elektronikoa?
  7. Zer da sinadura elektronikoa?
  8. Zer da sinadura elektronikoa?
  9. Zer motatako ziurtagiri elektronikoak eduki ditzaket?
  10. Erabil al ditzaket ziurtagiri bat baino gehiago?
1. ¿QUÉ ES LA SEDE ELECTRÓNICA?

Egoitza elektronikoa edo herritarraren ataria da herritarraren eskura modu eguneratuan eta, ahal izanez gero, pertsonalizatuan jartzen diren informaziora eta lineako zerbitzuetara iristeko tresna. Eskaintzen diren zerbitzuen artean honako hauek daude: tramiteei hasiera ematea, espedienteen egoera kontsultatzea, sarrerako Erregistroa, deskargak, euskarri teknikoa, kartografia-zerbitzuak, etab.

2. NORI ZUZENDUTA DAGO?

Internet bidez informatzea behar duen edo edozein udal-kudeaketa edo -tramite egin behar duen edozein herritarri.

3. ZER EGIN DAITEKE EGOITZA ELEKTRONIKOAN?

Udal-kudeaketa eta -tramiteen katalogoa kontsulta daiteke, eta baita herritarrek linean egiten dituzten beste zerbitzu eta tramite batzuk ere.

4. BALIOZKOTASUN BERA AL DUTE EGOITZAN EGINDAKO KUDEAKETEK ETA AURREZ AURRE EGINDAKOEK?

Bai, baliozkotasun bera dute.

5. SEGURUA AL DA EGOITZAKO ZERBITZUAK ERABILTZEA?

Informazio guztia zifratuta joaten da. Ziurtagiri elektronikoek bi alderdien identitatea bermatzen dute. Internet bidez igortzen dituzun datu pertsonalak zifratuta daude eta, gure sistemetan gorde ondoren, gordetzeko behar diren bitartekoak erabiltzen ditugu, Datu Pertsonalak Gordetzeko Lege Organikoa eta haren garapeneko araudia betez.

6. NOIZ ERABIL DEZAKET EGOITZA ELEKTRONIKOA?

Edozein tokitatik sar zaitezke egoitzan eta tramiteak egin urteko 365 egunetako 24 orduetan.

7. ZER DA SINADURA ELEKTRONIKOA?

Sinadura elektroniko edo digitala pertsona jakin bat identifikatzen duten datu elektronikoen multzoa da. Bide telematikoz bidaltzen den dokumentuarekin batera bidaltzen dira, sinadura tradizional eta eskuz idatzitakoa balitz bezala. Horrela, mezuaren hartzailea ziur dago nor den igorlea eta mezua ez dela aldatu.

8. ZER DA ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOA?

Ziurtagiri elektronikoa dokumentu digitala da. Dokumentu horren bidez, konfiantzazko hirugarren batek (ziurtapen-agintaritza batek) modu elektronikoan egiaztatzen du pertsona fisiko baten, pertsona juridiko baten edo beste entitate-mota baten identitatearen benetakotasuna.

9. ZER MOTATAKO ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOAK EDUKI DAITEZKE?

Euskarriaren arabera, funtsean bi ziurtagiri-mota lor daitezke:

  • Software-ziurtagiria: software-fitxategia da, eta instalatuta dagoen ordenagailu edo zerbitzaria bera da bere euskarri fisikoa. Horren adibide bat CERES proiektuaren esparruan FNMT erakundeak egindako pertsona fisikoen ziurtagiria da.
  • Txartel-ziurtagiria: kasu honetan, ziurtagiri elektronikoa txartel kriptografiko batean dago. Adibidez, NAN elektronikoa.

10. ERABILI AL DITZAKET ZIURTAGIRI BAT BAINO GEHIAGO?

Zure ordenagailuan ziurtagiri bat baino gehiago izan dezakezu eta erabiltzeko unean zein erabili nahi duzun galdetuko zaizu.

Segurtasun-alerta Egoitza Elektronikoan sartzean

Gure entitatearen egoitza elektronikoan sartzen garenean segurtasun-alerta bat azaltzen bada, azaleratzen ari den leiho bat dela jakin behar dugu, nabigatzaileetan adierazten diguna leku seguru batera sartu nahian gabiltzala, eta sartu ahal izateko gure jarduna eta onespena eskatzen dizkiguna.

Erabiltzen diren ziurtagiriak Teknologia eta Ziurtapen Agentziak egiten ditu. Agentzia horrek Administrazio Publiko gehienek aitortutako ziurtagiri elektronikoak eskaintzen ditu.

Webgune segurura konektatuz gero, hartzen duen zerbitzariak "ziurtagiri" izenarekin ezagutzen dena eskaintzen dio bere nabigatzaileari identitatea egiaztatzeko. Ziurtagiri horrek identitate-informazioa du, esaterako, webgunearen helbidea, bere taldean konfiantza osoa duen hirugarren batek egiaztatzen duena (kasu honetan Teknologia eta Ziurtapen Agentzia). Ziurtagiriaren helbidea webgunearen helbidearekin bat datorrela egiaztatuz gero, komunikazio segurua egiazta daiteke dagokion webgunearekin eta ez hirugarren batekin (zure sarearen erasotzaile bat) .

Segurtasun-alerta gunera sartzen ahalegintzen garen bakoitzean azalduko zaigu, gure ordenagailuan Teknologia eta Ziurtapen Agentziaren erro-ziurtagiriak ordenagailuan instalatuta izan ezean; dena den, honako helbide honetara sartuta instala ditzakegu: http://www.accv.es/fileadmin/Archivos/certificados/ACCVCA120.crt