Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 688. ebaluazio erabakia onestea, baimena ematen diona Antsoaingo Udalari zirkulazioko arau-hausteek eragindako zehapen espedienteak –ebazpen honen eranskinean zerrendaturikoak– deuseztatzeko, Tuterako Udaleko alkatearen 279/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako erabakiaren arabera.

2. Erabakiaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kultura eta Kirol Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura eta Antsoaingo Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 18an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

83. Aldizkaria – 2022ko apirilaren 29a