Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

2021-01-28
Ediktuak

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Nafarroa kaleko 4 zenbakian igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, María Teresa Monente Mozaz arkitektoak prestatua eta higiezineko jabeen erkidegoak sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin.

Antsoainen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Jarduneko alkatea, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2100463

20. aldizkaria – 2021eko urtarrilaren 28a