Antsoaingo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2014439

287. aldizkaria – 2020ko abenduaren 14