32. Aldizkaria – 2022ko otsailaren 14a
Antsoainen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Antsoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa. Jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2021ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20koan, eta alegazioak aurkeztu ziren jendaurreko aldian. Hortaz, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aurkeztutako alegazioak ezestea eta 2022. urteko plantilla organikoa behin betiko onestea. Hala, argitaratzen da.