Antsoaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa aldatzea.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen 2020ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 8an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (aplikatu beharrekoa, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak).

Aitzinekoa gorabehera, eta aipatu arauak bete beharrez, argitara ematen da plantilla organikoan behin betikoz onetsitako aldaketa, ondoko eranskinean ezartzen den gisan.

Antsoainen, 2020ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

283. aldizkaria – 2020ko abenduaren 4a