Iragarki ofizialak

75/2022 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabakia, baimena ematen diona Antsoaingo Udalari zirkulazioko arau-hausteek eragindako zehapen espedienteak deuseztatzeko.

Ikusirik Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin duen txostena, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsia, zeinetan Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen 688. erabakiaren berri ematen baita: Antsoaingo Udalari baimena ematen zaio zirkulazioko arau-hausteek eragindako zehapen espedienteak deuseztatzeko, Tuterako Udaleko alkatearen 279/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako erabakiaren arabera. Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura ...