Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ANSOÁIN / ANTSOAIN
Egoitza Elektronikoa
ANSOÁIN / ANTSOAIN

ERROLDA. Alta eta erroldaratze-agiriak

aren armarria ANSOÁIN / ANTSOAIN
Egoitza Elektronikoa > ERROLDA. Alta eta erroldaratze-agiriak

ERROLDA. Alta eta erroldaratze-agiriak

Izapide hau ZIURTAGIRI DIGITALAREKIN bakarrik egin daiteke.
Ezin da adin nagusiko beste inoren izenean aritu.


Izapide honen bidez honakok egin daitezke:

• Antsoaingo erroldan alta ematea.
• Antsoain barrenean helbidea aldatzea.
• Datu pertsonalak aldatzea.

Udal erroldan alta ematea: izapide hau adin nagusiko pertsona fisikoek egin ahalko dute, bakarrik edo haien ardurapeko adingabekoekin batera. Eskariaren egilea Antsoaingo erroldan alta emana badago, bere ardurapeko adingabeak erroldatu ahalko ditu bere bizilekuan. Kasu horretan, eskatzaileak adingabekoen zaintza izatea eta epailearen baimena behar ez izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko du.

Udal Erroldako datu pertsonalak aldatu nahi badira, adinez nagusi diren pertsona fisikoek eskatu dezakete norberaren datuak zuzentzeko edo eguneratzeko. Honako datu hauek alda daitezke: nortasun-agiria, izena, abizenak, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea eta ikasketak.

Halaber, bizilekuaren helbidea aldatzeko izapidea egin dezakete Antsoaingo udalerriaren barrenean bada. Bizilekua Antsoainen barrenean aldatuko duen adin nagusiko pertsona fisiko orok egin ahalko du izapidea, bakarrik edo bere ardurapeko adingabeekin batera, baldin eta denak helbide berean erroldatuak badaude. Kasu horretan, eskatzaileak adingabekoan zaintza izatea eta epailearen baimena behar ez izatea egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du.

Izapide hauetako baten eskaerak ukatzeko kasuetan, Udalak ebazpen arrazoitu baten bidez eginen du, eta erabakia aurkaratu ahalko da. Erroldatze eskaera ebazteko gehieneko epea hiru  hilabetekoa da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, eta isiltasunaren esanahia positiboa da.

Derrigorrez eskaerari atxiki behar zaizkion agiriak:

·       Nortasun agiria: NAN, AIZ edo indarrean dagoen pasaporte eskaneatua.

·       NANik gabeko adingabeak: familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.

·       Etxebizitzaren agiria: norberaren egoeraren arabera:

  • Jabea bazara: jabetza-eskritura edo kontribuzioaren azken ordainagiria.
  • Alokairuan bazaude: indarrean dagoen alokairu-kontratua eta errentaren azken ordainagiria.

·       Baimenak frogatzeko beharrezkoak diren beste agiriak.

Arau hauetan agertzen ez den beste edozein gorabehera udaletxeko bulegoetan kontsulta daitezke, telefonoa: 948 132222.

Eskaeran honako hau adierazi behar da:

·       Orain arte erroldatua zegoen udalerria.

·       Gainditutako azken ikasketak.

·       Antsoaingo udalerrian erroldatu nahi den bizilekuaren helbidea.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ANSOÁIN / ANTSOAIN - P3132500D
Plaza Consistorial, 1
31013 Ansoáin / Antsoain (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen