Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ANSOÁIN / ANTSOAIN
Egoitza Elektronikoa
ANSOÁIN / ANTSOAIN

ERREKLAMAZIOAK: Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

aren armarria ANSOÁIN / ANTSOAIN
Egoitza Elektronikoa > ERREKLAMAZIOAK: Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

ERREKLAMAZIOAK: Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Helburua

Udal Administrazioaren ondare-erantzukizunetik eratorritako kalte material eta/edo pertsonalengatiko kalte-ordaina eskatzea.

Izapidea nork egin dezakeen

Eragindako edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari baten bidez.

Baldintzak

  • Gertaera eragiletik edo horren ondorioak zehaztu ahal diren unetik urtebete baino gehiago igaro ez izana (kalte pertsonalen kasuan, urtebeteko epea alta medikoaren datatik hasten da).
  • Eskatzailearen ondasunak edo eskubideak kaltetu badira administrazio-erantzukizunaren ondorioz.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide orokorra beteta eta interesdunak sinatuta, honako hauek adieraziz:
    • Interesdunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren izena, bi abizen eta identifikazio-dokumentua.
    • Jakinarazpenetarako helbidea.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argi eta garbi zehaztuko dira lesioak edo kalteak, horien kausak zerbitzu publikoen funtzionamenduarekin duen lotura, ebaluazio ekonomikoa, kaltea gertatu den unea, lekua eta inguruabarrak, eta kalte-ordaina eskatzea.
       
  • Gertakariak eta ondorioak justifikatzen dituzten agiriak (frogatu beharraren karga), non honako datuak jasoko diren:
    – Kalteak non eta noiz gertatu ziren zehazki, bidearen puntu zehatza adieraziz.
    – Egokitzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioa, bereziki ezbeharra gertatu den lekuan galtzadaren egoera zein den islatzen duten argazkiak eta aurkez ditzakeen lekukoak.
    – Froga-proposamena, hala badagokio, erabili nahi diren bitartekoak zehaztuta.
    – Jasandako lesioen eta/edo kalteen zehaztapena.
    – Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, hala badagokio, fakturak edo peritu-txostenak aurkeztuta.
  •  IBILGAILUETAN IZANDAKO KALTEENGATIKO ERREKLAMAZIOETAN:
    • Gidabaimenaren fotokopia.
    • Zirkulazio-baimena, IAT eta indarrean dagoen asegurua.
    • Ibilgailua konpontzeko faktura edo aurrekontua.

Aurkeztutako dokumentazioa originala izango da, edo jatorrizkoarekin alderatuko den kopia, unitate izapidegilean bertan.

Nola eta noiz ebazten den

Espedientea ebazteko epea 6 hilabetekoa da, eskaera egiten den egunetik hasita, eta administrazio-isiltasuna NEGATIBOTZAT hartuko da.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ANSOÁIN / ANTSOAIN - P3132500D
Plaza Consistorial, 1
31013 Ansoáin / Antsoain (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen